2013/07/10

Hilabete askotako lana egin ondoren, gaztetxea festetarako ia prest daukagu. Ostiral honetan, arratxaldeko 5:00etan, ate irekiak izango ditugu gaztetxe berriari hasiera emateko. Bertara etortzeko gonbitea zabaltzen zaie herritar guztiei eta bizilagunei ere bai.

Ordiziako festak direla eta, gauero irekitzeko asmoa daukagu Ordizia maian aurreko gaztetxeko giroa lortu eta lokal alternatiboei indarra emanez.

- Uztaiak 20. "Goierri punk" gaztetxean 17:00etn
Almazena
Sukaldea




2013/02/11

gaztexea berritzen


Gaztetxea berritze lanetan!!!


Gaztetxea berritze lanetan hilabete asko daramatzagu. Azken aldi honetan , barra eta biltegia egiteko lanetan hari gara buru-belarri. Inongo esperientziarik gabe eta sekulan adreilu bat jarri gabe, zaia da ulertzen nola altxa daitezken horrelako pareta zuzenak. Agian Borondate kontua izango da? Ez dakit nik, baina argi eta garbi ikusi dezake bertara gerturatzen den edonork. Guzti hau esanda, eta esateaz aspertu gabe, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu proiektu honen parte izatera.  Animatu eta etorri gaztetxera!!!!




Ordiziako Gazte Asanblada 

2013/01/30

Monozikloz Herrira goaz



Igerian, oinez, korrika... Ez, monozikloz joango da Jon Lekuona ordiziarraOrdiziatik Iruñeraino. 80 kilometro baino gehiago egingo ditu larunbat honetan,otsailaren 2an, gurpil baten gainean, euskal preso politikoen egoera salatzeko, eta bereziki dispertsioa amai dadila eskatzeko
Egin klik informazio gehigorako:

2012/12/18

Oianguko parte-hartze prozesuaren aurkezpena.



Abenduak 22 larunbatean, Ordiziako plaza nagusia ekintza desberdin ugariz beteko ditugu Ordiziako Gazte Asanbladak eta Ordiziako Udalak.
Arratsalde guztian zehar egongo dira ekintza desberdinak eta guzti honen helburu bakarra, oianguko parte-hartze prozesuaren aurkezpena burutzea da.
18:00etan Plaza nagusian Oianguri buruzko gaztetxeko argazki lehiaketa izango da.
19:00etan Bertsolariak alaituko digute plaza. oianguko parte-hartze prozesua gaitzat harturik.
22:00etan   GU GAZ Taldearen dantzaldia izango dugu.

Egun osoan zehar, pintxoak eta barra ere izango ditugu bertan,eta ordiziako tabernariak ordutegi berezia izango dute 06:00ak arte. Beraz izan zu ere parte-hartze prozesu onen partaide!!!!!

2012/12/17

Gabonetan ere EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!!!


Urtero bezala gabon egitaraua jadanik kalean dugu.
Gu guztion parte-hartzea ezinbestekoa da eta Ordiziako Gazte Asanbladaren izenean, deialdi berezi bat egin nahi diogu ordiziako herriari.  Bigarren eskuko dendan, zerbait erosiz gure ekarpen txikia egitera, 24 ean abestera etortzera, brindisera eta azken ostiraleko elkarretaratzean parte hartzea.
Urtarrilak 12an Bilbon burutuko den  manifestazio nazionalera joateko deiarekin bat egiten du ordiziako Gazte Asanbladak , beraz denok Bilbora!!!!!!
Azken batean etxera ekarriko dituen ekimen hauetan parte hartzera deia eta gonbitea egiten du ordiziako Gazte asanbladak.
Besterik Gabe ez ahaztu
Hator  Hator neska mutil ETXERA!!!!